jueves, 16 de agosto de 2007

Sachsenhausen


Hor zagoz, arbolapean?
Pasa da. Joan dira ta ez dira etorriko,
ez zaitu inongo heriotzik harrapatuko.
Bizi zara, ta ez zaitu inork erahilgo.
Segi aurrera.

Zuen bizitzetatik ohostutako hazia landatuko dut.

Zuek sortu zineten enbor beretik...

Ez dago damutzeko betarik.
Borreroaren ordua ailegatu eta galderak erantzunik gabe gelditu ziren.

Gogoan zaituztegu
eta gogoan,
eutsi gogoan gogo.

Gogoak erreka gainezka egiten dueneko unea gogoratzen dit.

Goseak egin du gainezka gurean,
India gurean egin du goseak.

Margauko bus geltokian izan nuen hautemate esperientzia sakonago baten berri eman nahi dut baina ez dakit nola.

Lauburua erein dut Sachsenhausen.eko arbola zaharraren erro artean.
Lauburu eme gozoa.
Svastika zorrotz erahiltzailearen ama, ama zaharra.
Ama, nolatan heldu zaizu (giza)semea gogo ustel erdoil gordin hortara?
Non da erraietako gozoa?

Erdu altzora,
besotan eramango zaituztegu ibaiaren ertze xamurrera,
bidaiaren jarraitzeko
pausatzen diren erromesen antzera.

Erdu gure altzo beroetara,
pausatuan asetu,
askatuan gozatu
gogoa.

No hay comentarios: