viernes, 7 de marzo de 2008

Tripetako iraultza gordina

hamaikatxu aldiz esandako hitzak
oineztu egiten du gaua
ixileko izkutuan odol gorriak
tripetako iraultza gordiña

ezkutuko hitza aldarrikatzean ezin dut
ez dudala sufritzen adierazi;
sugearen indarra baimenduko nuke
nire magalean samindurak erreko ez balit

sábado, 1 de marzo de 2008

Erautsi ta, ez al genuen ba eraiki behar?

 
Hik bultza gogor hortikan,
ta bultza nik hemendikan,
ala bakarka al da oraingoan?

Zaindu maite duzun hori, dio kantak.
Lagunak zainduz eraiki dugu eraikitakoa.
Lagunek lagunak.

Maitatuak egiten du,
edozein zoko-ondo biztu.

Ederra da Paris,
argiaren pare,iz.
Erreka zuloan
lamiak diz-diz.
Posted by Picasa