martes, 29 de diciembre de 2009

Gurari patua

Gurariak ez dira eskatzen;
patuaren altzotik lapurtzen dira,
ekinaren bidez...
kantatu digu Rafa Ruedak,
gustora, etxean, Bilboko Kafe Antzokian.


Joseba Irazoki ere oholtza gainean.
Gaur ez dugu euririk egin Bilbon.
Epel gaua, ilargi ia betea, argi eta goxo,
dantzatu naiz
txima luzeek bizkarra ferekatzen zidatela
eta sorbaldak.

Ondoan mutil batek
-gizon esan beharko nuke agian,
nire adinera hurbiltzen zela esango nuke-
begiratu nau, bai, sarri, harritzekoa bada ere,
baina ez da hortik pasa,
akaso hitzen bat... pentsatu dut,
baina ez.
Eta ausartu ez bada
zertan lapurtu.

Utzi egin diot lapurtzeari
eta ekinari ere.
Hemen nago,
eta ausarta naiz,
eta ausartzen ez denak
ez nau merezi.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Ar-eme sutsu, zintzo eta aske

Valledupar (Colombia)ko vallenato munduan
hitzak gehienetan penagarriak badira ere,
eta jarrerak zer esanik ez!
musikak ahora zapore erromantiko gozoa erakar diezagun...
Faltan botatzen dut arraren bizigarri ta bihotzberatasun hori.
Ezin izan gintezke ar-eme sutsu, zintzo eta aske aldi berean?

Colombiako zita

Bizirik zer dagoz eurek ba!


Neuk be kanta neban bertan,
La Candelariako "Casa de Citas"en,
"Batek gose diraueno, ez gara asetuko",
Artze ta Mikel Laboa.rena,
nazio arteko hainbat emakume kazetari lagunen artean.
"Ekin eta ekin, ittogina txarra da" esaten eban ironiaz
Andereño Agurtzane Alberdik,
Bilboko Gran Via 33ko 4.pisuko "Oñate" ikastetxekoak.