domingo, 11 de abril de 2010

GaztetZe

Ez da ortographi akats bat, ez.
Gaztetu egiten nau bertara joateak.
"Loreak mendian eta gazteok herrian".
Sustraiak ondo errotuta dituenak
errezago eta lasaiago egiten du hegaz,
bueltan abia epel aurkituko duen konfiantzan.
Autojestionatutako kanpalekua ikusi dugu gaur
Gernikako Gaztetxeko zinema eskolan,
John Ford.en "The grapes of Wrath" filmean,
John Steinbeck.ek idatzitako liburua oinarri.

viernes, 2 de abril de 2010

AselAsmatu

Maitasunaren mozkorrak biharamun txarrik ez. Dena on.

Hona hemen Aselen berbak...

..."Halako batean ekitaldia hasi zen, nire pantailatik kultruna, maputxeak... sartu ziren, gogoa zaldi zoroaren pare jarri zidaten irudiak hasi ziren kikuak egiten.
... Lagun horiek amestu zuten utopia zen, egia bihurtuta, eta hura gauzatzeko gai izan baziren, zer utopia ez gara, denon artean, gauzatzeko gai izango?

...Askok amesten dugun bestelako mundu posible hori holako ekintzen bidez ere eraikitzen da. ...Zapatuan xamurtasunak herri bi... maputxeak eta euskaldunak, herria jendeak eraikitzen duelako. Goikoek, gobernuek, erakundeek, legeek, legelariek, alderdi politikoek eraikitzen dutela sinistarazi nahi badigute ere...

...Gertatutakoak, maputxeekiko elkartasuna areagotzeko, haien eskubideak aldarrikatzeko balio izan ez ezik, Euskal Herrian hazi gorri-beltza landatzeko ere balio izan badu, askoz hobeto, ... gure herrian asko direlako bihotz libertarioak, maputxeen artean diren bezalaxe.
...Gizakien eta herrien arteko harreman horizontalaren ametsa gogo askotan dago. Beharbada garaia iritsi da Estatuak iraganeko kontua direla eta oraingoa herrien unea dela aldarrikatzeko.
.. Zapatuko miraria gertatu bazen, zergatik ez amestu hura beste mirari handiago baten hazia izan daitekeela?

...Zapatuan bihotza ez zitzaidan bularrean kabitzen eta zuei guztioi zati bana oparitzeko beste puztu zitzaidan, maitasun eta xamurtasunez.


Bularrean eguzki eder bat duelako Asel Luzarragak.
Jarri dugu guk martxan plaka solarra!
(Nondik uste duzu ba atera genuela energia?)

AselAskatu kontzerturako asmoa jarri genuen martxan,
eta asmatu.
Hasi, Rafa Rueda, independentziaren kontzertua antolatzen 2010 Abenduak 21, Santo Tomas egunean adibidez?
Ondo San Mames.en?