lunes, 25 de julio de 2011

Baginaren bakarrizketak

Ispasterren,
jaiak, Santiago,
(denboraz kanpoko eguna),
euria parra-parra kanpoan
eta frontoian epel-epel,
bero-bero esango nuke...

Baginaren bakarrizketak.
Antzerkia,
eta, harrigarria,
jendez gainezka!

Zoragarri! Barré!
Hau bai hau ekarpena
Aitzibar Garmendia
eta Ainhoa Garaiena!

Euskal Herriko larru media
altxatzeko modukoa.
Osakidetzak antolatu beharko luke,
debalde. Edo EVEk,
energi berriztagarrienetan
berriztagarriena..

Biba, Bob, biba!

jueves, 21 de julio de 2011

Ni-kia

Ni.kia
ni.keriaz pustutako nia.

Behar izana betetzen denean
asetzean
ni.tasuna egiten da heldu.

Behar izana betetzeko ahaleginak
huts egiten duenean
ni.keria egiten da pustu,
pendiente gelditu denaren seinale.

Arantzak
pus.tutakoa,
behin edo behin,
beharko da hustu.

Zahartzaroa:
arantza pendienteak
ateraz,
hustuz
osatu/sendatzeko
alperkeria.

Air.puag!

Zeure buruaz beste egin
eta zulo beltzean dzanga!
amorruak piztuta
sutan
ziztu bizian
amiltzen zoazela,
etzan egiten naiz
gorpu, epel,
luma, tripaz gora
amiltzen
airbag pusgarri,

erabat hustu arte,
erabat hustu arte.

Arrak hartu,
emeak eman.
Arrak xurgatu,
emeak askatu.
Emeak jin,
arrak joan.

Harrek jan arte,
harrek jan, artean.

Madalen kapitaina

San Isidrotik Madalenara,
Yogatik Ama Virginara,
Jaungoikoak ekarri,
Sorginak eraman.

"Oso erakargarria zara"tik
"ez nauzu betetzen"era.
70 egunetan, bizitza bat.

2 hilabete eta 10 egun,
ZER da aldatu dena?
Bi kilo, bai,
Horrenbesterako ote da?
Hori al da
desioaren hari mehearen pisua?

Nik ez ditut gizonak salbatzen.
Nik ez ditut gizonak abandonatzen.
Eutsi egiten dut,
kapitain onaren gizan,
untzia hondoratzean,
azkena onik atera arte.
Gero lehorrean...

Gero, lehorrean...
beta bada... eta denean,
zaplasteko bana ematen diet,
jasotako tentsioaren ordainetan,
ordain merkea,
bizitza salbatu (eta erazi) ostean.

domingo, 17 de julio de 2011

Izpi.ariketa

2012
EAko Poesia Egunak

proposamena
HerriaK poesia:
Hitza da giltza


Izpi.ariketa
(saio partehartzailea)

3 urrats,
sorkuntza arintzeko:

1 Jaso
2 Hausnartu
3 Sortu