viernes, 29 de marzo de 2013

Musik.ito

Ederra Itziar Navarroren artikulua:
Kantuak zein etorkizun du?
Musiketan ito gaituztela esango nuke.
Irentsi.irentsi.irentsi; jin-jin-jin.
Zertarako erakarri ote dugu?
Isiluneak abiatzen du sormena.

martes, 26 de marzo de 2013

Astrokupa

Astraren ikur bilakatu den
"Corte Inglés" sinbologia hori
ez dut bat ere gustoko.

Liam Gillicken obra ez zen
Astra koordinadoran erabaki.

Inposatuta etorri zen,
eta dirutza gastatu zuten agintariek
botere sinbolikoaren 
narko-arte negozioan
ohitura legez.

Astrokupa nahiago!
Honek bai islatzen duela
Gernikako gazte jendearen
azkarra!


Corrugados auzobaratza

Denbora luzez egin dut negar
maite izan nuenaren eta izan zitekeenaren
galeraz, sotinka.

Plusvalia tartean, maitasun istorioak
dependentzia izaten dira, maiteMIN,
ta ez maite-mUiN.

Lander Garro "Um fingidor" artikuluan
Corrugados enpresako hiru ehundik gorako kaleratzeez
eta "mundua odolusten" ari den honetaz:

"Konturatu dira (idazleez ari da) gure agintariek 
beren (idazleen, suposatzen) biloben etorkizuna 
diru zakutan eraman dutela euren begien aurrean?".

Ea ondo ulertzen dudan:
Nondik atera dute agintariek
diru zakutan eraman dutena,
Corrugados eta beste enpresetan lan egin duten
langileen bizkarretik ez bada?

Eta langileak lanera txukun hel daitezen
(arropak garbi, janda, gaixotu direnean zainduta)
etxean lan egin duten guztien bizkarretik ez bada.

Ospatu dezagun bada, ez dutela gure bizkarretik
ezer gehiago aterako, eta jarri gaitezen lanean,
elkar hartuta, auzobaratz eta auzojantokietan,
hasi berri dugun maitasun istori hau gozatuz.
Ospatzera!



viernes, 22 de marzo de 2013

Zuek zarete!

iAuBe diska berriko...estreinatzen dugun lehen kanta!
https://www.facebook.com/photo.php?v=127276674122727&set=vb.100005211850010&type=2&theater 

Zuek zarete.
video


Zuek zarete gure bihotzetako haur kutunak.
Gurea, herriarena, izan delako
lehen eta beti
zuen bizia eta zuen heriotza.

Orain haizeak zabaldu duen kanta hau ez da berria.
Gure eguneroko eskaria
zuetariko lehena hor dagoenetik
izan da.

Ezetz jakin noiz sortutako den kanta!
1978an. Amnistia aurreko garaian.

Oraingoan bai!
Herria geure eskuetan hartzeko unerik aproposena.
Kapitalismoak bere benetako hortzak erakusten dituenean.
Autogestioa da bidea. Buru jabe!

Behar zaituztegu!

Zuek badakizue
zegatik eta zertarako hasi zineten lanean.
Kartzelak ez du ahazten uzten.

Kaleko (kakots arteko) "askatasunak"
narkotizatu egin du gizartea.

Indar berritu beharra dauka herriak.
Kalekoak ahul.

Batzuk botereak janda, Tio Gilitoren diru-betaurrekoak;
asko narkolinboan, narkosalan, narkoteleari begira...

Beste asko hipotekatuta, zahartuta, etsita...
nora ezean, amorruak rayatuta...
edo plusvalia-odol husteak agortuta, kaleratuta...

Beste hainbat, kasurik onenean noiz jubilatuko zai...

Zuek zarete, preso egon arren,
Euskal Herriaren esperantza!
Eutsi!
Askatasuna ez da ametsa!


miércoles, 6 de marzo de 2013

Har-eman zatiketa

Lehengo baten entzun naban
"feminismo de Estado" instituzionalak
sinestu eragin nahi doskule
gure amumak pringada batzuk izan zirela
eta gure aitxitxek bioladore batzuk.
Zer pentsaue emon dosten.

Ez da nik ikusi dodana.
Ez da nik ulertu dodana.
Eta eskerrak!

Har-eman zatiketa
inperial interesatua.

Norbere buruaz jabetzeko
aprobetxatuko dugu tartetxo hau,
eta gero, berriz ere jai-jai!

viernes, 1 de marzo de 2013

Berria hil da! Gora burujabe!

Gure etxean egon direnek badakite
ze leku printzipalean egon den beti
Berria, egunkaria.

Goizeko zortzirak orduko
sukaldeko mahai ilunean argi.

Baja emateko deitu diet
Erabaki gogorra. Negarra.

Lehengo kolpea
Andoaineko batzar orokorrean
Juan Mari Larrartek
13 langile kaleratu eta balantzea
tira, ez zela hain txarto aterako.
Lasai bota zuen.
Nik uste nuen, langileak etxekoak zirela.
Etxekoak ez direla kalera botatzen.
Beste irtenbide batzuk bazirela,
euroak banandu eta
osagarria txanpon asketan adibidez...
halaxe esan nion, eta barre.

Bigarren kolpea,
Alberto Barandiaran kazetaria...
Iruña-Veleiako affairean izaten ari den
faltsukeria muntai ofizialaren tresna,
protagonismo iluna,
non eta Hekimena elkartearen
lehendakari, zuzendari, edo dena delakoa,
protagonista, Berriaren eskutik, besteak beste.

Hirugarren eta azkena,
tratu txarrak ez ditut maite,
eta bistatik kentzea onena,
Josune Ariztondo, Bizkaiko Aldundiko "Kultura"...
orri oso batez Guggenheim, Troiako astoa goraipatuz,
inolako iritzi kontrajarririk azaldu gabe,
gure Berria maiteak, baita portadan ere.

Sukarrietako umetokian
Euskal Herri osoaren biolazio sinbolikoa,
narko.porlanaren negozioa... 

Narkokultura inperialista aitzaki,
erromatar, yankee eta sionista,
narkolanpostuen defentsa sutsua,
lanpostuak menpe harrapatuta gelditzeko
modurik zuzenena direla
ulertzeko moduan
gauden unean.

Energiak pentsamentuari darraikio,
eta pentsamentu kolektiboak
komunikabideei.
Inperioa ez da ezer komunikaberik gabe.
Eta gure komunikabideetako jendea
sinestuta dago ez dela ezer diruriki gabe.
Horixe da hain zuzen ere "kapital"ismoaren tranpa.

Berria hil da,
baina helburuak bere horretan dirau:
burujabe!


You made me levitate

23 bat urte izango nituen,
Getxoko jazz jaialdian, Faduran,
eskenatokiaren atzeko aldean,
leku diskretu baten dantzan nengoela,
emakume kantari beltz potente batek esan zidan:
"You are a very good dancer".
Ez dakizu ze indarra eman zidan!

Dantzan egiten dudan bakoitzean
gogoratzen ditut bere hitzak,
AUSARTU ahal izateko.

Hemendik aurrera zureak ere gogoratuko ditut:
"You made me levitate". Eskerrik asko, Elizabeth!!