lunes, 29 de abril de 2013

Guraso generoso

 Lagun artean ezta-baidan amatasunaz.


Ados. Eta horrek ez du bestea kentzen: komuneko bonba izorratzen zaidanean, begietara begiratu eta.. konpontzen dakien bati eskatzen diot laguntza. Esperientzia duenari. Hori esan nahi nuena. Ondo da emakumeek ama izatearen esperientziaz gozatzea, naturak ematen dien aukera paregabe hori izanda, nahi duenak, konzienteki. Maistra lana. Magistrala. Ez gehiago ez gutxiago. Ofizioetan bezala: aprendiz/a, oficial/a, maestr@.
Norbaitek "hij@puta" esten duenean, gure lagun batek (ama ez dena, portzierto) esaten du:
"Todas las madres son unas santas, se dediquen a lo que se dediquen".
Ama izatearen erronka tamainukoa da. Kategoria!

Eta beharrak (jan, lo, lagunak) kolektiboki bermatu: bestela oso zaila da amatasuna. Kasik "absurdoa" esango nuke, ez daukalako konpetentzia eta produktibitate irizpiderik betetzen. Edo ama konpetidora-konpetente bihurtzen zara, sisteman haurrak ongi kokatzeko ahaleginetan; edo mundua aldatu nahi duzu eta seme-alabak kexu, ez dutelako ulertzen zertan ari zaren; nahiko estresantea batera zein bestera.

Eskerrak ama bezala errealizatzea ez dudala helburu nagusia bizitza hontan, nahiz eta horretan ere ahalegintzen naizen. Helburu nagusia ZERean jartzen dut: une oro burujabe izatean. Eta hemen nabil, unean-gunean-muinean.

Eskerrik asko, interlokutore paregabe ziztatzaileok. Maite zaituztet, eta oso aberats senti arazten nauzue.
Gora zuen guraso generosoak!!

miércoles, 24 de abril de 2013

Heldu, ama!

“Ahora la mujer se enfrenta a la necesidad de emanciparse de la
emancipación, si realmente quiere ser libre. ¿Qué ha logrado con su
emancipación? Sufragio universal en algunas regiones. ¿Purificó eso 

nuestra vida política, como predijeron muchos bien intencionados
defensores? Ciertamente no.”


Berdin ikasketak, formakuntza, informazioa... 
baditugu, eta ZER?!! Espero zitekeena baino menpeago.
Unibertsitatetik pasatzeak ematen duen 

oparirik handiena da han 
zer (gutxi) dagoen badakizula. 
Hori da jakintza!!

Felix Rodrigo Morareekin ikasi dut 

 botereak zerbait "ematen" digunean, 
zerbait haundiagoa lapurtzen ari zaigula.
"Te doy estos espejitos... ¡a cambio de tu ORO!" 


Ondo lotutako "opariak" gure 
inkonzientzi gunea adierazten du.
Ez dakigu zer daukagun, ez dugu baloratzen. 

Zer ote da oraingo honetan? 
Zer islatzen "Berdintasuna"ren izpiluak?

Sakondu, sakondu, sakondu! datorkit,


Bada zerbait eskapatzen ari zaiguna. Jasone Mitxeltorenak dioen moduan 
"emakumeekiko jazarpena modu "sutilean"
 ... barnetik hustuarazi. 

Zer? Umetokia?
Ama izateak kriston indarra eman dit. 
Konpromisoa, heldu. Potenziadore bat da.
Lagunak ere baditut, asko, eta oso onak.  
Halere, lagun arteko harremanak 
gorabeheratsuagoak dira.
Bai seme-alabakaitik, 
bai beste askogaitik ere, 
gai naiz barruan dudan  
indar guztia mobilizatzeko. Ama izan gabe berdin garatuko zitzaidan 
indar hori? Auskalo.
Agian bai, baina zer esanik ez 

ama izateak baduela zer ikusi. 

Bizitzeari lotzen nau sendo. Sortu egin ditut, edo hobe esanda, 
nigan sortu dira, eta horrek 
hormonez, hor.emonez ;-) jantzi nau.
Edoskitzeak haurra indartzen duen 
moduan, osasuntsu, 
ama ere sendotuko du, zihur.
Ama izatea ez da eroso, baina bai potente. 
Da gen.eroso
 eta 
norbera eta "ama" rolaren arteko oreka 
mantentzea ez da erraza; 
besteari ematearen plazer seguruan 
apalankatzea arriskua da

Berdin zait sujeto politiko izan zitekeen 
sujeto domestiko gelditu den ama, edo 
maitasun istorio baten hustu den maitalea. 

Dependentziaren bidea hartu du nonbait, 
ez da burujabe.
Patriarkatuak indar hori hiltzeko beharra du. 
"El vínculo con la madre es el único capaz de 
estructurar una sociedad".  
El del coito dura... lo que dura el coito.  

Burujabe izatea, horixe da niretzat klabea.

Har-eman (+/-)
polaritateak sortzen duen
gogo eztandari
jabetasuna ematea,

gogoaz jabetu eta
gogoaren jabe egitea,
nor-bere baitan,
bi-kotean,
komun-itatean...

Indarra eta traiektoria, bi gauza dira. 
Indarrak ez du traiektoria zuzena bermatzen.
Biak uztartuz gero,
buru-jabe ta gogo betean,
primeran!

miércoles, 10 de abril de 2013

Kolektiboki bermatu, Hitzan


Hitzan (Busturialdea, Lea-Artibai, Mutriku) agertutako elkarrizketa.

Leire Saitua, Auzolan Mugimenduko kidea
Kolektiboki bermatu behar ditugu 
jatekoa eta etxebizitza duina izatea”
Pozakundea Topaketak egingo dituzte 
asteburuan, Gernika-Lumoko Astran

“Bestelako gizarte eredu bat aldarrikatuko dugu asteburuko topaketetan”

By Busturialdeko Hitza on in Gizartea
pnga_erakutsi.pl 
Zer dira pozazkunde topaketak?
Auzolan Euskal Herria mugimenduak Pozazkunde Topaketak antolatu ditu astebururako. Leire Saitua ibarrangeluarra mugimenduko kidea da, eta jakinarazi duenez, “eztabaida gune” bihurtuko dute Astra, “bestelako eredu sozio-ekonomiko bat aldarrikatzeko”. Zapatuan eta domekan egingo dute topaketa, 10:00etatik aurrera. Zapaturako, gainera, jaialdi txiki bat be antolatu dute. 18:30etik aurrera iAuBe musika taldeak joko du, eta 19:30ean biodantza saio bat egingo dute bildutakoek.
Auzolan Euskal Herria mugimenduak antolatutako topaketak dira. Helburu nagusia, bestelako eredu sozio-ekonomiko bat aldarrikatzea da. Auzolan mugimenduak antolatzen dituen ekimen guztietan hausnarketa bat egiten dugu: atzera begiratzen dugu iraganean egokiak izan ziren formulak berreskuratzeko. Hala, auzolana, batzarra, komunala, desobedientzia eta tokian-tokikoa bezalako berbak berreskuratzearen alde egiten dugu.Zer da Auzolan Euskal Herria mugimendua?
Auzolan mugimendua hezkuntza, osasun, elikadura eta energia burujabetza bazalako gaiak lantzen dituen pertsona taldea da. Gura duenak www.auzolan.info helbidean aurkitu dezake informazio gehiago. Euskal Herri mailan emon diren eztabaidak eta hausnarketak batzen ditu webguneak.
Zein metodologia erabiliko duzue topaketetan?
Metodologia irekiko topaketak izango dira: open space. Metodologia horretan ez da ponentziarik aurreikusiten. Jendeari benetan interesatzen zaizkion gaiak lantzen ditugu. Hala, ez dugu egitarau finkorik, parte hartzaileen proposamenen araberako agenda prestatzen baitugu. Helburua ez da guk pentsatzen duguna jendeari azaltzea, baizik eta, jendeak pentsatzen duena ezagutaraztea.
Bi eguneko topaketa izango da ezta?
Bai. Zapatua hausnarketa eguna izango da. 10:00etan eguneko agenda prestatuko dugu, eta herritarrontzat garrantzitsuak diren gaiak landuko ditugu urrengo orduetan. Domeka, bestalde, sormen eguna izango da. Hala, parte hartzaileek etorkizunean landu beharreko ekintza proposamenak eztabaidatuko dituzte alkarregaz.





jueves, 4 de abril de 2013

Agirre, geuk etxaldea atondu

Aitor Zuberogoitiaren Agirre (Lehendakaria) liburutik:

Horra, beraz, Agirreren memoriak damaigun ikasbidea: 
ataka gaiztoenetan ere
aurrera egitea ahalbidetu zion baikortasun estrategikoa
(horrela izendatzen du Iñaki Agirrek bere aita zenaren bizi-gogoa)
eta haren izaera integratzailea
guztiz baliagarri zaizkigu, bai, baina ez genuke ahaztu behar
geuri dagokigula, 
/ geure nortasun propiotik,
/ autokonfiatzatik eta
/ jokabide eraikitzaileetatik abiatuta,
etxaldea atontzea,
sekula santan iritsiko ez den kanpoko laguntzaren
edota konplexu, beldur eta dinamika antzuen
menpe segi beharrean.
Badirudi, ordea, 
ikasgai batzuk ikastea ez dela batere lan samurra...


DEIA kolekzioa, 1997, 9.or
Negritak eta /, neuk.