martes, 6 de mayo de 2014

Euskal Jai


Nafarroako Barcinaren gobernuaren zertzelada batzuk:
...Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere...
 

Euskal Jai-ren 20. urteurrena ospatzeko gonbidapena:

"Aurten Iruneako Euskal Jai Gaztetxearen 20. urteurrena betetzen da. Hori dela eta, Euskal Jaitik pasa izan garen belaunaldi desberdinetako hainbat lagun batu eta jaiegun desobediente bat antolatzen ari gara, 10 urte baino gehiagoz auzoko bizilagun aunitz jaio, hazi eta heldutzen ikusi duen espazioa izan zenaren oroimena ospatzeko. 
 
20. urteurrena Euskal Jai barruan bertan ospatzea gustatuko litzaiguke, baina guztiok dakigunez jada ezinezkoa da, sorgin gaizto horri esker...kostata ere gainetik kentzen ez duguna. Horregatik kalean eginen dugu.

Maiatzaren 5tik aitzinera izanen diren ekitaldietan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, 5tik 10a arte Zabaldiko Kalaska gunean ikusgai izanen den argazki erakusketatik hasiz. 

Maitzaren 7an asteazkenarekin ( okupazioaren 20. urteurrenaren egunean) 19:00tan, Belaunaldien arteko kafe-solasaldia izanen dugu Katakraken, Zuretzat zer izan zen Euskal Jai? Moderatzailea Juan Kruz Lakasta. Maitzaren 8an ostegunarekin 19.30tan, Zabaldiko Kalaska gunean bideo-laburren ( argitaragabekoren bat) emanaldia, eta azkenik 10ean, larunbatarekin, jaiegun desobedientea.

Jaiegun honen barnean Zurrumurru antzerki taldearen eskutik, txikientzako antzezlan paregabeaz gozatzeko aukera izanen dugu, eguerdiko 12tan Kaldererian. 13.30tan berriz, “Udal” desfilearen txanda izanen da, Udal plazatik abiatuko dena. 14.30tik aitzinera, herri bazkaria San Agustin kalean ( txartelak hartzeko azken eguna 8a ( osteguna) da; Kalekalden, Katakraken, Herriko Tabernan edo Meson de la Tortillan daude eskuragai; hala ere, norberak ere bazkaria autogestionatzen ahal du). 17.30tik aitzinera kalejira hasiko da Supongo batukada eta Broken Brothers Brass Band-en eskutik; 19.30tan herri txokolatada eta kontzertuak Kaldereria Plazan, Demokrazia Zero, Oreka Tx, Las chicas del albal, El Ombligo de Venus, La Chula Potra, Mi primo el Chicharachero eta Starluxe taldeekin. Ondoren Rafita kantautorea eta La Baldosa Flotante.

Gure jarduerekin arazorik izanez gero, aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu.
Hondartza-jantzirik onenekin etorriko zaretelakoan.....
10ean busti behar dugu eta kalea okupatu!!

Puxikaz, txupetez, bainujantziz, igerilariz, bozgoragailuz, txilibituz, eltzez...bete behar dugu, oroitzapenekin eta proiektu berriekin.

Herri-diru kutxatik dirua lapurtzeko baimenik ez digute eskatu, ezta aniztasun funtzionalari, zahartzaroari, gazteei, hezkuntzari, osasunari... lapurtzeko ere. Ez digute planetaren baliabideak agortzeko baimenik eskatu. Ezta geure gorputzei buruzko erabakiak hartzeko ere, ezta txiroak izate hutsagatik jipoitzeko ere. 
 
Eta beraz, noski ez dugula baimenik eskatuko gure lagun eta auzokideekin kalean bazkaltzeko, ezta kale-antzerkia zuekin eta geure plazetan egiteko ere.
Nahi duguna da, bizipozetik gozatu eta errespetuz gure herri-espazioak ospatu, egunez egun sareak osatu eta komunitate-auzo loturak indartzen dituena.

Anima zaitez!"

No hay comentarios: